99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko maiatzaren 10ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Garesen, 2022ko maiatzaren 11n.–Mankomunitateko burua, Gema Los Arcos Ansorena.

Iragarkiaren kodea: L2206912