99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2022ko maiatzaren 4an egindako bilkuran, hasiera batean 2022ko plantilla organikoa onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2022ko maiatzaren 10ean.–Lehendakaria, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: L2206771