99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Bidausi Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2022ko maiatzaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Garraldan, 2022ko maiatzaren 11n.–Mankomunitateko burua, Ángel María Loperena Rota.

Iragarkiaren kodea: L2206911