99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Hirigintzako lizentziak eta jarduketa jakinaraziak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2022ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tuterako Udalaren Hirigintzako lizentziak eta jarduketa jakinaraziak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Espedientea kontsultatzen ahalko da Hirigintza Alorreko bulegoetan, udaletxean, eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (https://sede.tudela.es/).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatu aldaketa behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2206488