99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 4/2022 dekretua, apirilaren 21ekoa.

Lehen alkateorde Uxua Olcoz Velazen esku uztea alkatetza honen eginkizunak, 2022ko apirilaren 22tik 24a arte.

Jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Foru Dekretuaren bidez) eta Tafallako Udalaren Funtzionamendurako Erregelamendu Organikoaren II. kapituluari, alkate honek,

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Udal honetako lehen alkateorde Uxua Olcoz Vélazen esku uztea Alkatetza honen eginkizunak abuztuaren 22tik apirilaren 24a arte, biak barne, alkatea kanpoan izanen baita, oporretan.

Bigarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2022ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2206817