99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Akats zuzenketa, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

Oharturik akats bat egin dela plantilla organikoaren behin betiko onespenaren iragarkian, zeina 2022ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, martxoaren 28an.

Kontuan hartuz administrazio publikoek, ofizioz edo interesunek eskaturik, noiznahi zuzen ditzaketela beren egintzetako akats material, aritmetiko edo egitatezkoak, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin.

Jarraian akatsa zuzentzen da, eta garbitzailearen lanpostuan (04 kodea), honela dioen tokian: “Lan-kontratudun finko jarraigabea, lanaldi partzialekoa (L-Jarraig-LP), honela behar du: “Lan-kontratudun finkoa”.

Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Erronkarin, 2022ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Amparo Viñuales Gale.

Iragarkiaren kodea: L2206937