99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarriari jarraikiz (dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), argitara ematen da 2022ko plantilla organikoa, zeina onetsi baitzen 2021eko abenduaren 23ko osoko bilkuran, aurrekontua hasiera batez onestearekin batera eta bat etorriz uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin. Halaber, udal honetako lanpostuen zerrenda ere argitaratzen da. Plantillaren hasierako onespena 2022ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an, eta ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Olaibarren, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: idazkaria, Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasunerako. Buru den udala: Ezkabarteko Udala. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa.

Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: C. Lanpostuko osagarria: %22. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Lan-kontratudunak.

Joaquín Lizarraga Sanz: Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Antzinatasuna: 2018ko abenduaren 10a. Egoera: jardunean. Izaera: kontratu administratiboa.

María Jesús Uriz Villanueva: administrari-ofiziala, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). C maila. Antzinatasuna: 2011ko ekainaren 1a. Egoera: jardunean. Izaera: lan-kontratua.

Iragarkiaren kodea: L2206737