99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAGUE

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Olagueko Kontzejuak, 2022ko martxoaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hala, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 271. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraikiz, espedientea argitara eman zen iragarki-taulan eta 2022ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 11n, eta jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten.

Aurreko epea igarota inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik, bat etorriz aipatutako foru legearen 202.3 artikuluan xedatua dagoenarekin, 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aurrekontua betearazteko oinarriak interesdunen eskura daude Kontzejuaren idazkaritzan.

Jakinarazten da aurrekontuaren behin betiko onespen honen aurka aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako errekurtsoak.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 3.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 48.300,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 23.834,29 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 7.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 82.134,29 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.230,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 31.027,29 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 46.877,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 82.134,29 euro.

Olaguen, 2022ko maiatzaren 5ean.–Kontzejuko burua, José Luis Iraizoz Etulain.

Iragarkiaren kodea: L2206537