99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2022rako

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 140/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen.

Ikusirik 648/2021 Ebazpena, azaroaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko herriko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Horrenbestez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Etxauriko Udalaren zerbitzuko langileek 2022an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
  • Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundearen festa.
  • Apirilaren 14a: Ostegun Santua.
  • Apirilaren 15a: Ostiral Santua.
  • Apirilaren 18a: Pazko astelehena.
  • Ekainaren 10a herriko festak.
  • Ekainaren 11: herriko festak.
  • Ekainaren 13: herriko festak.
  • Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
  • Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
  • Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
  • Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
  • Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
  • Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
  • Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
  • Abenduaren 10a: Santa Eulalia. Jaieguna Etxaurin.
  • Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Bigarrena.–Etxauriko Udaleko administrazioan lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa.

Nahitaez aritu beharko da 9:30etik 14:30era arte; gainerako bi ordu eta hogei minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:30etik 17:00etara arte (bulegoa) eta 7:00etatik 16:30era arte (Idazkaritza eta zerbitzu anitzak).

Zerbitzua behar bezala emateko, garbiketako langileek 6:30etik 16:00era arteko lanaldi malgua egiten ahalko dute. Osasun kontsultategia garbituko da osasun-langileei trabarik egin gabe.

12 ordu eta 40 minutuko murrizketa, kasu bakoitzaren inguruabarren arabera banatua, herriko zaindariaren festetan, hots, zerbitzua Iruñean ematen duten langileek daukaten denbora bera.

1 ordu eta 20 minutuko ordu-poltsa bat, urte osoan zehar erabiltzekoa, zerbitzuaren beharren arabera betiere.

Enplegatu bakoitzak modu jarraituan gehienez 10 orduko saldo positibo edo negatiboa izaten ahalko du eguneroko lanaldiarekiko.

Hirugarrena.–Lanera agertzea kontrolatzeko, bertaratu direnen kontrolerako sistema automatikoa erabiliko da, eta enplegatu guztiek lanpostura sartzean eta bertatik ateratzean fitxatu beharko dute nahitaez. Hala egin beharko dute lanaldiaren hasieran eta bukaeran, bai eta lanaldiaren barnean ateratzen eta itzultzen diren bakoitzean ere.

Laugarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute.

Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Seigarrena.–Administrazio honen zerbitzuen premiak direla eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan, Idazkaritzan eta zerbitzu anitzetan, bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Zazpigarrena.–Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea.

Prestakuntza ikastaroetara joateko erabilitako denbora lan denboratzat hartuko da baldin eta ikastaroek lanpostuko eginkizunekin zerikusirik badute, lanaldian egiten badira eta zerbitzuaren beharrek uzten badute, betiere dagokion organoak aldez aurretik baimena emanda.

Etxauritik kanpo egiten diren ikastaroen, bileren eta abarren kasuan, ikastaroaren benetako iraupenari kasuan kasuko herrira egin beharreko joan-etorriaren denbora gehituko zaio. Iruñerriko herrietan, joan-etorria egiteko kalkulatutako denbora 70 minutukoa izanen da (joan-etorria guztira).

Ikastaroaren iraupena 5 ordukoa edo hortik gorakoa bada eta bertaratuta egin beharrekoa, lanaldi osoa bezala kontatuko da.

Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da inolako ordu edo diru konpentsaziorik izanen. Urteko lanorduen kontaketaren ondorioetarako, prestakuntzan emandako denbora lan denboratzat hartuko da soilik kasu honetan: Administrazioak erabakitzen duenean, lanpostuaren eginkizunak ongi betetzeko, nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea. Halakoetan, langileek eskubidea izanen dute zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuengatik ezarrita dauden kalte-ordainak eta/edo ordu konpentsazioa jasotzeko.

Euskara ikastaroak egiteko ordu eta diru konpentsazioak, behar bezala baimenduak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 1311/2010 Ebazpenean arautzen dira, haren bitartez parekatzen baitira ekainaren 21eko 195/1993 Foru Dekretuan ezarritako euskara ikastaroak egiteko ordu konpentsazioak gaur egungo prestakuntza jardueretara.

Zortzigarrena: Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Udalaren iragarki-taulan ere.

Etxaurin, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2206257