99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2022ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokorra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere.

Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2207006