99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2022ko maiatzaren 11n egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Castejongo Udalaren 2022ko plantilla organikoa eta hari lotutako agiri guztiak.

Onetsitako plantilla Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Castejonen, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2207005