99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun baliodunean, behar den iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegazio, erreklamazio edo kexarik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Arroitzen, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2206428