99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Aldaketa 1. poligonoko 402. lurzatiaren eta 3. poligonoko
10. lurzatiaren kalifikazio juridikoan

Aresoko Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egindako ezohiko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Aresoko 1. poligonoko 402. lurzatiaren eta 3. poligonoko 10. lurzatiaren artean katastroan jabetza publikoko gisa agertzen den bidearen kalifikazio juridikoa berariaz aldatzea, erabaki hau behin betikoa izango den momentutik aurrera Aresoko 1. poligonoko 402. lurzati komunalaren baitan egotera pasa eta ondorioz komunala izan dadin.

Hau guztia Aresoko Udalak ulertzen baitu aldaketaren egokiera eta legezkotasuna guztiz akreditatuta daudela, frogatutzat eman daitekeelako bide hori gaur egun ez dela inolako erabilpen edo zerbitzu publikora bideratzen, ondoko lurzati guztietarako sarbidea bide alternatiboak erabiliz egiten baita.

Bigarrena.–Erabaki hau Udaletxeko iragarki-taulan txertatzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean publikatzea, hilabete batean jendaurrean egon eta herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Dena dela, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Hirugarrena.–Akordio hau udal idazkaritzari helaraztea, bere ondorioak sor ditzan.

Areson, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkatea Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2206536