99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

2022rako plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Osoko bilkurak, 2022ko martxoaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa. 2022ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n. Bada, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da Araizko Udalaren 2022ko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin. Esan bezala, plantilla behin betiko onetsi da, aldaketa honekin:

–Langileen zerrenda apartatua, Funtzionarioak. Lanpostua: 4. zenbakia. Zerbitzu anitzeko enplegatuaren lanpostua, Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa (ahozkoan B2 eta idatzizkoan B1). Egoera administratiboa: hutsik.

Araitzen, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2206738