99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

98E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroa JDren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen aldeko erabakia hartzen eta argitara ematen duena, egiaztatu baita betetzen direla 1308/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta haren ondorioz emandako xedapenak.

Nafarroa jatorri deituraren (aurrerantzean, Nafarroa JD) Kontseilu Arauemaileak (IFK: Q3171001E) Nafarroa JDren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egiteko eskaera helarazi zion, 2021eko ekainaren 8an, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (erregistro zenbakia: 2021/623676). Eskaeraz gain, baldintza-agiria eta izapidetzeko beharrezkoa zen dokumentazioa jaso zituen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, 1308/2013 Erregelamenduarekin (EB) eta hartaz baliatuz emandako xedapenekin bat.

Nafarroa JD Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremura mugatzen da, eta, beraz, haren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio ebazpen hau emateko eskumena, urriaren 3ko 1335/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezartzen den moduan. Errege dekretu horren bidez, jatorri deitura babestuei eta adierazpen geografiko babestuei erkidegoko erregistroan izena emateko eskabideak izapidetzeko eta horiei aurka egiteko prozedura arautu zen, eta martxoaren 7ko 149/2014 Errege Dekretuaren bidez aldatu.

Eskaera behin ebaluatu ondoren, egiaztatu da Nafarroa JDren Kontseilu Arauemaileak betetzen dituela eskatzaile izateko 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 95. artikuluan ezarritako baldintzak, eta aldaketa arrunta egiteko aurkeztu duen eskaerak betetzen dituela Batzordearen 2019/33 Erregelamendu delegatuaren (EB) 17. artikuluan ezarritako baldintzak.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren azaroaren 3ko 197E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko azaroaren 25eko BOE), argitara eman zen Nafarroa JDren baldintza-agiria aldatzeko eskaera.

Ebazpen horren bidez, aurka egiteko Espainiako prozedurari ekin zitzaion, eta jendaurreko aldia ireki zen –bi hilabete–, bat etorriz martxoaren 7ko 149/2014 Errege Dekretuaren artikulu bakarraren laugarren puntuan ezarritakoarekin. Errege dekretu horrek urriaren 3ko 1335/2011 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen du (1335/2011 Errege Dekretua, jatorri deitura babestuei eta adierazpen geografiko babestuei erkidegoko erregistroan izena emateko eskabideak izapidetzeko eta horiei aurka egiteko prozedura arautzen duena).

Epe hori 2022ko urtarrilaren 25ean amaitu zen, eta ez zen aurkakotzarik aurkeztu. Hori dela eta, amaitutzat ematen da atariko prozedura hori, eta, ondorioz, bidezkoa da Nafarroako JDren baldintza-agiria aldatzearen aldeko erabakia ematea.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroa JDren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen aldeko erabakia hartzea eta argitara ematea, egiaztatu baita betetzen direla 1308/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta haren ondorioz emandako xedapenak.

2. Baldintza-agiria, produktuaren dokumentu bakarra eta eskabidea, behar bezala beterik, web helbide honetan argitaratu dira:

https://www.navarra.es/home_es/Temas/Ambito+rural/Viticultura/ZonaDONavarra.htm

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroa JDren Kontseilu Arauemaileari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Kalitate Berezituaren eta Nekazaritza Ekologikoaren Zuzendariordetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean. Hori guztia, Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiten ahal dela galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 2an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F2206422