96. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

150/2022 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza ituna berritzea 2022-2023 ikasturtetik aurrera.

Nafarroako Gobernuak 2021eko abenduaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza ituna finantzatuko duen urte anitzeko gastu konpromiso bat hartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan 2022-2023, 2023-2024, 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetarako.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abenduaren 28an emandako 489/2021 Ebazpenaren bidez, hezkuntza itunen araubidea aplikatzeko prozedura ezarri zen 2022-2023 eta 2025-2026 ikasturteen arteko aldirako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko etapetan. (2022ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 17koa).

Ikusirik I. eta II. eranskinetan zerrendatzen diren gizarte ekimeneko ikastetxeek hezkuntza itunak berritu eta izenpetzeko egindako eskaerak eta Itunen Batzordeak 2022ko martxoaren 21ean egindako proposamena, bidezkoa da onestea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko itunak berritzea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza itunak berritzea ebazpen honen I. eta II. eranskinetan zerrendatzen diren ikastetxe pribatuekin, bat etorriz Itunen Batzordeak hartutako erabakiekin.

2. Ebazpen honen bidez berritutako hezkuntza itunak indarrean egonen dira 2022ko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra arte.

3. Ebazpen honen bidez ezartzen diren hezkuntza itunak ebazpen honen I. eta II. eranskinetan zehazten diren unitateetarako dira, deusetan galarazi gabe Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluaren arabera bidezko diren aldaketak egitea.

Atal honetan aipatzen diren aldaketak 2022-2023 ikasturtean aplikatuko dira, hala badagokio, ikasturte horretarako ikasleak onartzeko prozedura bukatu ondoren.

4. Aurreko atalean xedatutakoa dela-eta gerta litezkeen aldaketak gorabehera, ikastetxeek ituna berritzea ahalbidetu duten baldintzak betetzen segitu beharko dute ituna indarrean den bitartean.

5. Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak interesdunei jakinaraziko die zein egun eta tokitan agertu behar duten hezkuntza ituna formalizatzeko administrazio agiria sinatzera. Agiri hori Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 489/2021 Ebazpenaren III. eta IV. eranskin gisa onetsitakoa da (2022ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 27koa).

6. Hezkuntza ituna formalizatzeko administrazio agiria, batetik, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak eta, bestetik, ikastetxe pribatuko titularrak edo behar bezala egiaztatutako legezko ordezkariak sinatuko dute.

7. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

9. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Garapenerako Atalera, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 13an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Haur Hezkuntzako 2. zikloko itunak berritzea

HERRIA

IKASTETXEA

ESKATUTAKO UNITATEAK

2022-2023 IKASTURTERAKO EBAZPENA

UNITATE KOPURUA

ALTSASU

Iñigo Aritza Ikastola

3

3

ALTSASU

Sagrado Corazón

3

2

ARBIZU

Andra Mari Ikastola

1

1

AIEGI

Mater Dei

6

6

BARAÑAIN

Santa Luisa de Marillac

6

6

BERA

Labiaga Ikastola

3

3

BERA

Sagrado Corazón/Jesusen Bihotza

2

1

BURLATA

Amor de Dios

3

3

BURLATA

Irabia-Izaga

15

14

BURLATA

Notre Dame

3

3

BURLATA

Regina Pacis

3

3

ZIZUR TXIKIA

San Fermin Ikastola

12

12

LIZARRA

Lizarra Ikastola

6

6

LIZARRA

Santa Ana

6

6

ETXARRI ARANATZ

Andra Mari Ikastola

3

3

FONTELLAS

Argia Ikastola

3

3

LESAKA

Tantirumairu Ikastola

2

2

LODOSA

Ibaialde Ikastola

1

1

LODOSA

La Milagrosa

3

3

IRUNBERRI

Arangoiti Ikastola

2

2

MENDABIA

Nuestra Señora de los Dolores

6

5

MUTILOA

Luis Amigó

12

11

IRUÑA

Calasanz

6

6

IRUÑA

Claret Larraona

6

6

IRUÑA

Esclavas Sagrado Corazón

6

6

IRUÑA

Fundación Educativa Jesuitinas

6

6

IRUÑA

Jaso Ikastola

6

6

IRUÑA

La Compasión Escolapios

9

9

IRUÑA

Liceo Monjardín

12

12

IRUÑA

Miravalles-El Redín

18

18

IRUÑA

Nuestra Señora del Huerto

9

9

IRUÑA

Sagrado Corazón

9

9

IRUÑA

San Cernin (1)

12

12

IRUÑA

San Ignacio

12

12

IRUÑA

Santa Catalina Labouré

3

3

IRUÑA

Santa Teresa de Jesús

6

6

IRUÑA

Santísimo Sacramento

3

3

IRUÑA

Santo Tomás-Dominicas

9

6

IRUÑA

Vedruna

6

6

ZANGOZA

Zangozako Ikastola

3

2

SARRIGUREN

Santa María la Real

12

12

TAFALLA

Escuelas Pías

6

5

TAFALLA

Garces de los Fayos Ikastola

3

3

TUTERA

Anunciata

9

9

TUTERA

Compañía de María

12

12

VIANA

Erentzun Ikastola

2

2

ATARRABIA

La Presentación

3

3

ATARRABIA

Paz de Ziganda Ikastola

9

9

UNITATEAK, GUZTIRA

301

291

(1) 12 unitate: 10 behin betikoak dira, eta 2 iragankorrak 2022-2023 ikasturterako

II. ERANSKINA

Batxilergoko itunak berritzea

HERRIA

IKASTETXEA

ESKATUTAKO UNITATEAK

2022-2023 IKASTURTERAKO EBAZPENA

UNITATE KOPURUA

Burlata

Irabia-Izaga

8

7

Zizur Txikia

San Fermin

7

7

Lizarra

Nuestra Señora del Puy

6

4

Mutiloabeiti

Luis Amigó

6

6

Iruña

Calasanz

6

6

Iruña

Claret Larraona

4

4

Iruña

Hijas de Jesús

4

4

Iruña

Liceo Monjardín

8

8

Iruña

Miravalles-El Redín

10

10

Iruña

Nuestra Señora del Huerto

4

4

Iruña

Sagrado Corazón

6

6

Iruña

Salesianos

2

2

Iruña

San Cernin

8

8

Iruña

San Ignacio

8

8

Iruña

Santa Teresa de Jesús

4

4

Iruña

Santo Tomás-Dominicas (1)

4

2

Iruña

Vedruna

4

4

Sarriguren

Santa María la Real

8

8

Tutera

San Francisco Javier

8

8

Atarrabia

Paz de Ziganda Ikastola

6

6

UNITATEAK, GUZTIRA

121

116

(1) Azken matrikulazioaren arabera, ordu gehigarriak ematen ahalko dira.

Iragarkiaren kodea: F2205811