96. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

870/2022 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdi bat onesten da Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industriaren Katedrak Gradu Amaierako Lan hoberenei lehen sari bat eta bost bigarren sari emateko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra), zeinek 4.0 Industriaren Katedra osatzen baitute, beharrezkotzat jotzen dute jakintza sortzea honako esparruetan: Ingeniaritza Industriala, Mekanikoa, Elektrikoa eta Elektronikoa, Fabrikazio Aurreratua, Diseinu Industriala, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa.

Alde horretatik, Gradu Amaierako Lan (GAL) hoberenei lehen sari bat eta bost bigarren sari emateko deialdia egiten da, 2021-2022 ikasturtean beren Gradu Amaierako Lana esparru horiekin lotuta egin duten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko (IITIGMET) graduko edozein titulaziotako unibertsitateko ikasleei zuzendurik.

Ikusirik CITI Navarraren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industriaren Katedrak egindako akta eta proposamena.

Ikusirik Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Kontabilitate Atalak egindako kreditu-erreserbaren ziurtagiria eta zerga-tratamenduari buruzko txostena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak uztailaren 3an emandako 1420/2019 Ebazpenaren bidez ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Gradu Amaierako Lan hoberenei lehen sari bat eta bost bigarren sari emateko deialdia onestea, beren GALa 2021-2022 ikasturtean egin duten NUPeko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko graduko edozein titulaziotako ikasleei zuzendurik, ebazpen honen eranskineko oinarriekin bat etorriz.

Bigarrena.–Deialdi honek sortutako gastua baimentzea. 2.000 eurokoa izanen da gehienez gastu hori, sarietarako baliatuko da, eta 4.0 Industriaren Katedraren aurrekontuaren bidez finantzatuko da.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2022ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako partidaren kargura ordainduko da.

30.31.20.76.69 0380 480.25 Katedren sariak 2.000,00 euro.

Hirugarrena.–Honako sari hauek emanen dira:

• Lehen sari bat, 1.000 eurokoa, Gradu Amaierako Lan hoberenarentzat

• Bost bigarren sari, bakoitza 200 eurokoa

PFEZari dagokionez, sari hauek jarduera profesionalaren errendimendutzat jotzen dira; beraz, aplikatuko zaien atxikipena %15ekoa izanen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 78. artikuluaren arabera. Ez da derrigorrezkoa dirua kontuan sartzea baldin eta sariaren zenbatekoa 300 euro baino handiagoa ez bada.

Laugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea CITI Navarraren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industriaren Katedrari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari, Ikerketako errektoreordeari eta Kontu-hartzailetzari.

Bosgarrena.–Agindua ematea ebazpen hau eta bere eranskinak argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 4.0 Industriaren Katedraren webgunean (https://www.unavarra.es/catedra-industria40) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 3an.–Ikerketako errektoreordea, Francisco Javier Arregui San Martín.

I. ERANSKINA - OINARRIAK

GRADU AMAIERAKO LAN HOBERENENTZAKO SARIEN V. EDIZIOA-CITI NAVARRAREN ETA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN “4.0 INDUSTRIAREN KATEDRA”REN DEIALDIA

Eranskina, maiatzaren 3ko 870/2022 Ebazpenarena

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra), zeinek 4.0 Industriaren Katedra osatzen baitute, beharrezkotzat jotzen dute jakintza sortzea honako esparruetan: Ingeniaritza Industriala, Mekanikoa, Elektrikoa eta Elektronikoa, Fabrikazio Aurreratua, Diseinu Industriala, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa.

Alde horretatik, lehen sari bat eta bost bigarren sari emateko deialdia egiten da, 2021-2022 ikasturtean Gradu Amaierako Lana esparru horiekin lotuta egin eta NUPen aurkeztu eta gainditu duten IITIGMETeko ikasleei zuzendurik.

Horiek horrela, 4.0 Industriaren Katedrako Segimendu Batzorde Mistoak deialdi hau egiten du.

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da IITIGMETeko ikasleek 2021-2022 ikasturtean NUPen aurkeztu eta gainditu dituzten Gradu Amaierako Lan hoberenei lehen sari bat eta bost bigarren sari emateko prozedura arautzea, publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioekin bat etorriz; lanek esparru hauetakoren batekin egon behar dute loturik: Ingeniaritza Industriala, Mekanikoa, Elektrikoa eta Elektronikoa, Fabrikazio Aurreratua, Diseinu Industriala, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa.

2.–Finantzaketa.

Deialdi honek 2.000,00 euroko aurrekontua du guztira. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2022ko gastuen aurrekontuko 30.31.20.7669 0380 480.25 Katedren sariak izeneko partidaren kargura ordainduko dira.

CITI Navarraren eta NUPen 4.0 Industriaren Katedrak jarriko du zenbateko hori.

3.–Deialdiko sariak.

1.000 euro-ko lehen sari bat eta 200 euro-ko bost bigarren sari emateko deialdia egiten da, 2021-2022 ikasturtean Gradu Amaierako Lana NUPen aurkeztu eta gainditu duten IITIGMETeko ikasleei zuzendurik. Lanek esparru hauetakoren batekin egon behar dute loturik: Ingeniaritza Industriala, Mekanikoa, Elektrikoa eta Elektronikoa, Fabrikazio Aurreratua, Diseinu Industriala, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa.

4.–Baldintzak.

NUPeko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko (IITIGMET) graduko edozein titulaziotako ikasleak aurkezten ahal dira, betiere beren Gradu Amaierako Lana 2021-2022 ikasturtean aurkeztu eta gainditu badute, honako esparru hauetakoren batean: Ingeniaritza Industriala, Mekanikoa, Elektrikoa eta Elektronikoa, Fabrikazio Aurreratua, Diseinu Industriala, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa. Ikasketa amaierako lanen defentsa 2021eko irailaren 1etik 2022ko irailaren 30era arte egina behar dute.

Sarietara aurkeztu nahi duten hautagaiek Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoko kide izan behar dute (CITI Navarra) ikasle akreditatu gisara.

5.–Hautagaitzak aurkezteko epea.

Sarietara aurkeztu nahi dutenek inprimaki normalizatua bete behar dute; esteka honetan dago eskuragarri: Eskaera inprimakia. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Elektronikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Iruñean duen Erregistro Orokorrean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Tuteran duen Erregistroan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietako batean aurkeztu behar da.

Horretaz gainera, mezu elektroniko bat bidali behar dute catedra.industria40@unavarra.es helbide elektronikora, hautagaitzak aurkezteko epea amaitu baino lehen, eta gaian “GAL sariak-4.0 Industriaren Katedra” jarri behar dute, hautagaiaren izen-deiturekin, eta dokumentazio hau erantsirik:

• Azalpen labur bat, aditzera ematen duena Gradu Amaierako Lanak saria zergatik merezi duen eta zer ekarpen egiten dion proposatutako esparruetakoren bati: Ingeniaritza Industriala, Mekanikoa, Elektrikoa eta Elektronikoa, Fabrikazio Aurreratua, Diseinu Industriala, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa. (orrialde bat gehienez).

• Gradu Amaierako Lanaren ildo nagusien laburpena (300 hitz gehienez).

• Gradu Amaierako Lanaren memoria.

Hautagaitzak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta 2022ko irailaren 30ean bukatuko da.

Sarietara aurkezteak deialdiaren oinarriak onartzea dakar berekin.

6.–Saritutako ikasleen betebeharrak.

1. Saridunak nahi duen moduan erabiliko du irabazi duen diru kopurua. Ordainketa 4.0 Industriaren Katedrak eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra) antolatuko duten ekitaldi publiko batean eginen da.

PFEZari dagokionez, sari hauek jarduera profesionalaren errendimendutzat hartuko dira, eta, beraz, Unibertsitateak %15eko atxikipena eginen du. Ez da derrigorrezkoa dirua kontuan sartzea baldin eta sariaren zenbatekoa 300 euro baino handiagoa ez bada.

2. Deialdiko oinarriak bete ezean, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, zilegi izanen da saria kentzea. Hala gertatzen denean, dirua itzuli beharko du interesdunak.

7.–Epaimahaia.

Honako hiru kide hauek osatutako epaimahaiak erabakiko du saria nori eman:

• Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen pertsona, zeina epaimahaiburu lanetan arituko baita.

• 4.0 Industriaren Katedraren zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

• 4.0 Industriaren Katedraren Segimendu Batzorde Mistoaren burua, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

4.0 Industriaren Katedraren zuzendariak eskatuta eratuko da batzordea, eta, horretarako, batzordekideei dei eginen die. Halaber, Katedrak behar diren kudeaketa-lanak eginen ditu epaimahaiaren jarduna errazteko.

8.–Sariaren esleipena.

1. Epaimahaiak hautagaitzei buruzko lehen ebaluazio bat eginen du, kalitatearen eta inpaktuaren arabera, txosten arrazoituarekin batera, eta haien artetik 6 hoberenak proposatuko ditu Gradu Amaierako Lanak jendaurrean azal eta defenda ditzaten. Hamargarren oinarrian ageri den bezala, “Argitalpena” izenekoan, bide bakarra erabiliko da ekitaldiaren berri emateko: 4.0 Industriaren Katedraren webgunea.

2. Jendaurrean azaldu eta defendatzeko ekitaldian, alderdi hauek baloratuko ditu epaimahaiak:

• Aztertutako gaiak zenbateko interesa duen eta zein neurritan egokitzen den deialdiaren edukietara.

• Nolakoa den lanaren kalitate zientifikoa eta teknikoa. Zenbateko zehaztasunez erabiltzen diren iturriak eta nolakoa den lanaren barne sendotasuna.

• Estiloa zuzena ote den, eta lana adierazteko eta aurkezteko modua argia ote den.

3. Jendaurrean azaldu eta defendatzeko ekitaldiaren ondoren, epaimahaiak sariak emateko proposamena eginen du, txosten arrazoituan oinarrituta.

4. Epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio sariak emateko proposamena. Errektoreordeak, ondoren, ebazpen bat emanen du, eta, hartan, lehen saria jasotzeko proposatzen den hautagaiaren izena eta bigarren sariak jasotzeko proposatzen direnenak agertuko dira.

Sariren bat eman gabe utz daiteke epaimahaiaren iritziaren arabera, edo hautagairik ez dagoelako.

5. Ikerketako errektoreordearen behin betiko esleipen-ebazpenaren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegietan bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

6. Ekitaldi publikoa eginen da saria emateko.

7. Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industriaren Katedrak emanen du sariaren berri, irabazleari saria emateko ekitaldi publikoa izan baino lehenago betiere.

9.–Datuen babesa.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduaren gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Datuen tratamenduaren xedea teknologia aurreratuaren sektorean ezagutza sortzea da, eta, horretarako, IITIGMETeko Gradu Amaierako Lan Hoberenari Saria emateko deialdia egiten da. Hortaz, tratamenduaren oinarri juridikoa botere publikoa baliatzea eta interes publikoaren misioa betetzea da, DBEOren 6.1.e) artikuluaren arabera.

Datuen tratamenduaren arduradunak Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoa dira. Interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk erabiltzeko ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es edo info@citinavarra.es helbideetara idatziz, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoko 11. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera.

NUPek eta aipatu elkargoak datu hauek tratatuko dituzte: hautagaien identifikazio-datuak, harremanetan jartzekoak, sinadura eta Gradu Amaierako Lana. Horretaz gainera, zer hautagaitza proposatu diren eta saria

nork irabazi duen argitaratuko da. Azkenik, bankuko datuak ere tratatuko dira saridunari ordainketak egiteko.

10.–Argitalpena.

Ebazpen honen oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 4.0 Industriaren Katedraren webgunean (https://www.unavarra.es/catedra-industria40) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira.

Deialdi hau aplikatzeko emandako gainerako egintzak 4.0 Industriaren Katedraren webgunean argitaratuko dira.

4.0 Industriaren Katedraren webgunean argitaratzea izanen da deialdi honetako epeak eta tramiteak betetzeari begira kontuan hartuko den publizitate ofizialeko tresna bakarra. Dena dela, modu osagarri eta ez ofizialean, interesdunei posta elektronikoaren bidez edo beren ikasle, irakasle eta ikertzaileen artean ahalik eta zabalpen handiena lortzearren Nafarroako Unibertsitate Publikoak egokien jotzen duen tokian edo bitartekoaren bidez ere egin litezke jakinarazpenak.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka, interesdunek zilegi dute berraztertzeko errekurtsoa jartzea, hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F2206552