95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2022ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean, 1/2022 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin.

Gastuen partidak:

–“Bulegoetan bideo-atezaina instalatzea” izeneko 1-922000-6220000 gastu-partida, 1.149,50 eurokoa.

Finantzaketa: kreditu berezia, honako partida hauetatik:

-1 4621000 “Elizagorriaren ekarpena”, 19,35 euro.

–1 4621001 “Lodosaren ekarpena”, 505,93 euro.

-1 4621002 “Mendabiaren ekarpena”, 368,80 eurokoa.

-1 4621003 “Sartagudaren ekarpena”, 133,99 eurokoa.

-1 4621004 “Sesmaren ekarpena”, 121,43 eurokoa.

Mendabian, 2022ko maiatzaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2206519