95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUDAIRI

1/2021 eta 2/2021 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2022ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean, Zudairiko Kontzejuko Batzarrak 2022ko martxoaren 10ean hartutako erabakia, 2021eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten dituena. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horien espedienteak behin betiko onesten dira eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1. ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

3420.6320000 Pilotalekuko estalkia: 47.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 47.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 47.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 47.000,00 euro.

2. ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

3420.6320001 Pilotalekuko fatxada konpontzea: 2.310,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.310,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.310,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.310,00 euro.

Zudairin, 2022ko maiatzaren 5ean.–Kontzejuko lehendakaria, Diego Iriarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L2206483