95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Herri-lurretako aprobetxamenduak. Eskaerak aurkeztea

Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 181. artikuluan xedatua betez (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamendua), lehorreko laborantzako herri-lurrak adjudikatzeko prozedura abiatzen da, honako modalitate hauetan: lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak eta herritarrendako zuzeneko adjudikazioa.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, onuradun izan daitezkeen interesdunek eskaera egin dezaten, bi modalitateetako bat hautatuz eta agiri bidez frogatuz betetzen dituztela aipatu den ondasunen gaineko erregelamenduaren 154., 158. eta 182. artikuluetan eskatzen diren baldintzak.

Zizur Nagusian, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2206139