95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera, herritarrendako zuzeneko adjudikaziorako

Torres del Rioko Udalak, 2022ko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea laborantzako herri-lurrak adjudikatzeko eskaerak aurkezteko Udal honetan, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez. Eskaera egiten ahalko dute familia unitateko titular diren bizilagunek, betetzen badituzte urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154. eta 182. artikuluetan eta Udal honen laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 14. artikuluan jasotzen diren baldintzak.

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen, aipatu eskabideak aurkez daitezen.

Torres del Rion, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2206747