95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Herri-lurzatien aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Santsolgo Udalak, 2022ko martxoaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 180. artikuluan xedatuari jarraikiz, 15 egun naturaleko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitate honen iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, onuradun izan daitezkeenek laborantzako herri-lurzatiak eska ditzaten, lehentasunezko aprobetxamenduen edo herritarren zuzeneko aprobetxamenduaren sistemen bidez. Interesdunek egiaztatu egin beharko dute betetzen dituztela Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154., 158. eta 182. artikuluetan adierazitako baldintzak.

Santsolen, 2022ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2206412