95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Udal honek enkantean jarri ditu, ahozko posturen bidez, lehentasuna duten herritarrendako esleipena eta zuzeneko esleipena egin ondoan eman gabe gelditu diren laborantzako lote eta bazkalekuak; hori guztia, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legeari eta Ondasunen gaineko Erregelamenduari; 2021eko irailaren 23ko osoko bilkuran herri-lurrak adjudikatzeko prozedura abiatzeko hartu zen erabakiarekin bat, eta udal ordenantzaren 40. artikuluarekin bat. Hona hemen:

Laborantzako loteak:

LOTE

MUGARTEA

AZALERA

PREZIOA/ERREGUA

PREZIOA, GUZTIRA

1

Nequeas

43.682,00

48,6

17,74

862,16 euro

3

Nequeas

42.686,00

47,5

17,74

842,65 euro

5

Nequeas

47.618,19

53,0

17,74

940,22 euro

2

Nequeas

40.466,85

45,0

17,74

798,30 euro

4

El Monte

42.459,00

47,3

17,74

839,00 euro

5

El Monte

42.147,00

47,0

17,74

833,78 euro

11

El Monte

48.000,00

53,5

17,74

949,09 euro

12

El Monte

40.700,00

45,3

17,74

803,62 euro

Larreak / bazkalekuak:

IZENA

AZALERA

ZAMA

PREZIOA

Nequeas

8.951,00 erregu

450

5.455,07 euro

Santa Agueda

1.255,89 erregu

200

643,12 euro

Larrandia

3.222,00 erregu

350

1.426,73 euro

El Monte

4.992,00 erregu

400

1.437,49 euro

Enkantea Herriko Etxeko bilkuren aretoan izanen da, hamaseigarren egunean, edo, hura jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, 9:30ean.

2030eko iraila arte izanen da erabiltzeko epea.

Enkantea lotzen duen baldintza-agiria ikusgai dago udal bulegoetan, interesdunen eskura.

Garesen, 2022ko apirilaren 27an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2206218