95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Deialdia, 2022ko literatura lehiaketarena. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 624154.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/624154).

Lehena.–Onuradunak:

Azkoiengo pertsona fisikoak, bertakoak edo aurreko urtean erroldatuak. Salbuespen gisa, Azkoiengoak ez diren eskatzaileek aurkeztutako proiektuak onartu ahal izanen dira, kasu honetan, baldin eta horien edukiak lotura badu Azkoiengo herriarekin.

Bigarrena.–Xedea:

Laguntza ekonomikoa ematea argitaratu gabeko liburu bat argitaratzeko, euskarri tradizionalean (papera) edo euskarri magnetiko edo informatikoetan (CD, CD-Rom, multimedia, etab.).

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Deialdi honetako saria bakarra izanen da, eta gehienez ere edizioaren kostuaren % 60ko esleipena izanen du, 3.000 euroko mugarekin.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 25era artekoa izanen da.

Azkoienen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2206269