95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Deialdia, kultura elkarteei dirulaguntzak emateko 2022an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 624160.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/624160).

Lehena.–Onuradunak:

Azkoiengo kultura elkarteak.

Bigarrena.–Xedea:

Dirulaguntza ekonomikoa ematea Azkoiengo kultura elkarteei, zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik, tokiko eskumenari esleitutakoak laguntzen edo ordezten badituzte.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Deialdiaren zuzkidura 5.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkeztu ahalko dira 2022ko maiatzaren 25eko 19:00ak arte.

Azkoienen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2206268