95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Udal ordenantza, udalaren tenis pistaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Orkoiengo Udalaren tenis pistaren erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2206122