95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2022ko tasak eta prezio publikoak

Udalak, 2021eko azaroaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, 2022. urterako tasa eta prezio publikoak onesteko erabakia hartu zuen. Hona hemen:

Obra-lizentziak izapidetzeko tasak: kendu egin dira.

–Fotokopiak: 0,10 euro, 10 arte; 0,07 euro 10etik gora. Koloretan, zenbateko bikoitza.

–Udalaren ordenagailu batetik bilaketa egin eta/edo inprimatzeko tasa: agiria Udalaren titulartasunekoa bada, edo Udalari badagokio, eta Udalaren ordenagailuetan edo Interneten badago: agiri bakoitzeko, 0,50 euro, gehi 0,05 euro zuri-beltzean inprimaturiko orrialde bakoitzeko (0,30 euro, koloretan bada).

Kendu egin da adinaren araberako bereizketa tasetan (65 urtetik gora).

–Ziurtagiriak eta konpultsak:

Salbuesten dira bizilagun erroldatuen ziurtagiri eta konpultsak, agiri edo inprimaki bidez frogatzen bada beste administrazio edo erakunde publiko batek eskatuak direla. Halakoetan, zertarako den gehituko da ziurtagirian edo kontsultan.

–Ziurtagiria (aitzineko puntuko kasuak izan ezik), Udalaren datu-base informatikoetako datuei buruzkoa: 1,00 euro.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Katastroan lokalizatzea, eta lurzati-zedula inprimatzea: 1,00 euro lurzati bakoitzeko.

Kendu egin da adinaren araberako bereizketa tasetan (65 urtetik gora).

Plastifikatzea. DINA A-4ko tamainako folioa: 0,50 euro.

–Bandoak: 1,00 euro.

–Faxa, Estatuaren barnean: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,10 euro orrialdeko.

–Faxa, nazioartekoa: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,50 euro orrialdeko.

Kalez kaleko salmenta (Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariako festak kenduta): postuaren tarifa, eguneko: 6,00 euro 5 m² bitarte, eta, azalera hori gainduz gero, 10,00 euro.

–Bide publikoa mozteko tasa: 10,00 euro egun bat, 100,00 euro hilabetea.

–Trafikoko arau-hausteengatiko zehapenaren zenbatekoa: Mendigorriko herrigunean trafikoa arautzen duen ordenantzaren 11. artikulua (2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 13koa): agenteak edo agenteek ezarritako zehapenean zenbatetsitako zenbatekoa.

–Bide publikoa okupatzea: 10,00 euro hilabetean, 5 metro karratuko; gutxieneko zenbatekoa hilabetekoa izanen da.

–Festetako postuak: Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariako festak:

–Salmahaiak, 5 metro karratu bitartekoak:

–Egun bat (1): 3,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.

–Festak osorik: 10,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.

–Salmahaiak, 5 metro karratutik gora:

–Egun bat (1): 6,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.

–Festak osorik: 20,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.

–Salmentan aritzen diren ibilgailu edo atoiak:

–50,00 euro, festak osorik, ferialarien barraka bakoitzeko + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.

–15,00 euro, egun soltea + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.

–Barrakak: 160,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.

Gutxienez astebete lehenago egindako eskaerei %20ko murrizketa aplikatuko zaie.

–Hilerria: lurreko nitxoen tasak: nitxo bikoitzean ehorztea: 160,00 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. Bigarren hildakoagatik: 160,00 euro hamar urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 16,00 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko, bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Hilerria: lurreko nitxoen tasak: nitxo bakunean ehorztea: 160,00 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. Bigarren hildakoaren errautsak: 110,00 euro hamar urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 16,00 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko, bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

Lurreko nitxoak berritzea: gehienez 2 aldiz berritzen ahalko dira, bakoitzean 5 urterako, 80,00 euro ordaindurik berritze bakoitzeko. Berritzen ahalko da, baldin eta 100eko 20ko eskuragarritasuna badago. Aparteko beharrizana izanez gero, berritutako ehorzketak ehorzte antzinatasunaren arabera aterako dira. Tasaren zati proportzionala itzuliko da.

–Hilerria: nitxo bertikalak:

140,00 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. Bigarren hildakoaren errautsak: 110,00 euro 10 urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 14,00 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko, bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Hilerria: kolunbarioa: 110,00 euro 10 urterako. Bigarren hildakoaren errautsak: 110,00 euro 10 urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 11,00 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko, bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Frontoia erabiltzeko tasa:

● Erroldatuak: 4,00 euro 2 orduz erabiltzeagatik.

● Erroldatu gabeak: 10,00 euro 2 orduz erabiltzeagatik.

● Argiaren prezioa tasan sartuta dago.

● Pilotalekua ezin izanen da errentan eman Udalak laguntzen ez dituen ekitaldi pribatuetarako.

Erabakia hogeita hamar egunean egon da jendaurrean, behar den iragarkia 2021eko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, abenduaren 14an. Eta behin betikoa bilakatu da, inork ez baitu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Mendigorrian, 2022ko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2206109