95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Ordenantza, EskrIbonea eraikinaren beheko solairuan dauden espazio partekatuei edo coworking-ei dagozkien erabilera eta prezioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen EskrIbonea eraikinaren beheko solairuan dauden espazio partekatuei edo coworking-ei dagozkien erabilera eta prezioak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatutako udal ordenantza behin betiko onetsi eta testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lesakan, 2022ko maiatzaren 4an. Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2206414