95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, lerrokadurak zuzentzeko Ramón y Cajal kaleko 32-34 zenbakietan. Jendaurrean jartzea.

Leringo alkate udalburuak, 2022ko maiatzaren 2ko 2022-138 Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hogei eguneko jendaurreko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, udal bulegoetan interesdunen eskura paratzeko “Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, lerrokadurak zuzentzeko Ramón y Cajal kaleko 32-34 zenbakietan”, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 23. eta 25. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Lerinen, 2022ko maiatzaren 4an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2206389