95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2022ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorrean 1. aldaketa egiteko espedientea, aparteko kreditua sortzen duena “Espainiako Hiri Agenda Tokiko Ekintza-Plana Orbaibarrerako” planaren ekintzak gauzatzeko.

Iragarkia argitaratu zen 2022ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4an, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua jarrita Udalaren iragarki-taulan.

Hamabost eguneko epea iragan da, hain zuzen ere martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak ezartzen duena, lege beraren 202.1 artikuluarekin lotuta (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), eta epe horretan inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik egin; hala, aipatutako aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Aparteko kreditua:

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 4320 2279906

Orbaibarrerako Tokiko Ekintza Plana egiteko lanak

60.500,00

Gastuak, guztira

60.500,00

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

60.500,00

Finantzaketa, guztira

60.500,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Leozko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

Iratxetan (Leotz), 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2206294