95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

17E/2022 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Sarrigurengo Ekohiria Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Berrikuntzaren Hiriko 10.1 lurzatiko A.1b moduluaren xehetasun-azterketa, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk (NASUVINSA) sustatua.

Xehetasun-azterketaren helburua da betearaztea “Sarrigurengo Ekohiria” UGPSaren “Berrikuntzaren Hiria” 10. ordenantzaren 4. artikulua (Partzelazioa), non ezarrita baitago beharrezkoa izanen dela xehetasun-azterketa bat tramitatzea poligonoko enpresa bakoitza ezarri aurretik.

Agirian zehazten da zeintzuk diren Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketaren barruan “Berrikuntzaren Hiria” 10. ordenantzak 10.1 lurzatiko A.1b moduluarentzat ezartzen dituen arau mailako baldintzak, eta lurzati horretan aurreikusitako eraikinen lerrokadurak eta urbanizazioa zehazten dira grafikoen bidez.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 58E/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Berrikuntzaren Hiriko 10.1 lurzatiko A.1b moduluaren xehetasun-azterketa, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk (NASUVINSA) sustatu zuena. Ebazpen hori 2020ko 169. Aldizkarian argitaratu zen, uztailaren 31koan.

Espedientea jendaurrean egon den bitartean eta entzunaldian ez du inork alegazio idazkirik aurkeztu.

Ondoren, Iruñerriko Mankomunitateak bi txosten egin ditu. 2020ko irailaren 14an, hornidura- eta saneamendu-azpiegituren gaineko ukipenei dagokienez, aldeko txostena eman zuen. Geroago, 2020ko irailaren 30ean, garraioaren ukipenei dagokienez, aldeko txostena eman zuen Iruñerriko Mankomunitateak, baina egungo autobusaren geralekua tokiz aldatzeko baldintzarekin, geralekua izan dezan, Gorraitz 20. lineaz gain, Cordovilla-Olloki 23. lineak ere. Horrela, bi lineek zerbitzua ematen ahalko dute Berrikuntzaren Hiria Iruñeko erdigunearekin lotzeko.

Bestalde, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak, 2020ko azaroaren 25ean, aldeko txostena eman zuen Iruñerriko Mankomunitatearen txostenari dagokionez, eta krokis baten bidez ezarri zuen nola lekualdatu behar den autobus-geralekua: geralekua erreitik bereizita egon beharko da, eta azelerazio errei bat jarri beharko da autobuserako.

Zenbait errekerimendu egin ondoren, 2022ko martxoaren 1ean, sustatzaileak xehetasun-azterketa horren testu bategina bidali zuen, hasierako ebazpenari eta lehen aipatutako txosten sektorialei erantzuteko.

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2022ko martxoaren 25eko txostena, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta erabiliz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea Sarrigurengo Ekohiria Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Berrikuntzaren Hiriko 10.1 lurzatiko A.1b moduluaren xehetasun-azterketa, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk (NASUVINSA) sustatua.

2. Gogoraraztea ezen, hirigintza arloko legeriaren arabera, Sarriguren UGPSko 10.1 lurzatiko A.1b modulua hiri-lurzoru finkatuaren pareko lurzoru urbanizatua dela. Lurzoru urbanizatuan, urbanizazioko mantentze-lanak toki-erakundeei dagozkie. Horregatik, geralekua lekuz aldatzearen edo beste geraleku bat egitearen kostuak, lurzati pribatu bat ukituta ere, kasuan kasuko toki-erakundearen kontura izanen dira, edo horretarako sinatzen diren hitzarmenak ezartzen dituenaren kontura.

3. Ebazpen hau eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Eguesibarko Udalari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Adieraztea ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari dagokionez.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira kontatzen, edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Iruñean, 2022ko apirilaren 19an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2206066