95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2022 aurrekontu-aldaketa.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Lekunberrin, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2206280