95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2021eko 1., 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2022ko apirilaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontu-aldaketa hauek: 1/2021 (kreditu-gehigarria) eta 2/2021, 3/2021, 4/2021 eta 5/2021 (aparteko kredituak).

Espedientea Batzarraren bulegoan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin.

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 1/2021, 2/2021, 3/2021, 4/2021 eta 5/2021 aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsiak bilakatuko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Xabierren, 2022ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2206289