95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Telelana ezartzeko erregelamendua. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Telelana ezartzeko erregelamendua.

Erregelamenduaren onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Telelana ezartzeko erregelamendua, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Esteribarren, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, María Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2206144