95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udal-igerilekuetan sartzeko eta berriz sartzeko kuotaren murrizketa partziala. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onartu du udal igerilekuetan sartzeko eta berriz sartzeko kuota zati batean murriztea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jarriko da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek aztertu eta, hala badagokio, egoki iritzitako erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ditzaten.

Burlatan, 2022ko maiatzaren 2an.–Ana M.ª Góngora Urzaiz alkatea.

Iragarkiaren kodea: L2206212