95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Berako herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2022ko apirilaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berako herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa, espedientean ageri den edukiarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Beran, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2206141