95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Lixura Baztan SLren Estatutuen aldaketa. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–”Lixura Baztan SL” udal-merkataritzako sozietatearen estatutuen 3. eta 4. artikuluen aldaketa hasiera batez onestea. Artikuluak horrela geratuko dira:

3. artikulua. Sozietatearen helburua udal-ekintzan eraginkortasun handiagoa lortzea da. Horretarako, Baztango Udalaren eraikinak garbitzeko kudeaketa-zerbitzuak ematea da sozietatearen helburua. Kodea: CNAE 8121; eta haur-eskolako zerbitzuak, kodea: CNAE 8510.

4. artikulua. Aurreko artikuluan aipatutako jarduerak sozietateak zeharka egin ahal izango ditu, antzeko helburu edo xede bera duen edozein elkarte motatan parte hartuz, nortasun juridikoarekin edo gabe.

2.–Tokiko Merkataritza Sozietate bat eratzeko Estatutuen proiektua eta memoria jendaurrean paratzea, hogeita hamar egun naturaleko gutieneko epean, alegazioak eta oharrak egin daitezen.

3.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4.–Erreklamaziorik izanez gero, Osoko Bilkurak horien eta aldaketaren behin betiko onespenaren gaineko akordio zehatza hartuko luke. Erreklamaziorik ez balego, aldaketak behin betiko onartutzat emanen dira, jendaurreko epea igaro ondoren.

Baztanen, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa

Iragarkiaren kodea: L2206506