95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Elbarritasuna duten pretsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2022eko apirilaren 28an, hasiera batez onartu zuen Elbarritasuna duten pretsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Basaburuan, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2206127