95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Trafikoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 66. artikulua aldatzea Trafikoaren ordenantzan; zehazki, ezabatzea hirugarren paragrafoko “Barañaingo Ingurabidearen” erreferentzia eta I. eranskineko planoa.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Barañainen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2206254