95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa, Orubeen garbiketa eta hesitzea arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Orubeen garbiketa eta hesitzea arautzen dituen udal ordenantza aldatzea.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsita geldituko da Orubeen garbiketa eta hesitzea arautzen dituen udal ordenantzan egindako aldaketa, eta ordenantza osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2206178