95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Gibel-urtegiko espazioaren eta josteta eta aisia erabileren antolamendua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2022ko apirilaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Nagoreko (Artzibar) gibel-urtegiko espazioaren eta josteta eta aisia erabileren antolamendua arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nagoren, 2022ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2206500