95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen oposizioaren lehenengo ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 8an emandako 695/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizialen berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Horri dagokion prozesuan, Koldo Josu Velasco García, Víctor Calvo Herrador, Iñigo Víctor Zapata Fernández, Xabier Ciriza Bereau eta Diego Vidondo Ojer jaunek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute lehenengo ariketaren behin betiko emaitzak onesten dituen kalifikazio epaimahaiaren erabakiaren aurka. 2022ko martxoaren 28an argitaratu zen aipatu erabakia.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2206622