95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Mankomunitateko buruaren maiatzaren 9ko 8/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea):

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-hezitzailea, plantilla organikoko 6. zenbakia. C maila. Lanaldiaren %75. Euskaraz jakitea: C1 maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bi (2). Lanpostua: familia-langilea, plantilla organikoko 10. eta 11. zenbakiak. D maila. Lanaldiaren %50. Euskaraz jakitea: B2 maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: familia-langilea, plantilla organikoko 12. zenbakia. E maila. Lanaldiaren %50. Euskaraz jakitea: B2 maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko maiatzaren 9an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2206766