95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Mankomunitateko buruaren maiatzaren 10eko 21/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Moncayoko Ur Mankomunitatearen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Moncayoko Ur Mankomunitatearen 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hau barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea):

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: eraikuntzako peoia eta atzerako hondeamakinaren gidaria, plantilla organikoko 16. zenbakia. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea mankomunitate honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan egun diharduten aldi baterako lan-kontratudunei, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Corellan, 2022ko maiatzaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2206764