95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariak, 2022ko maiatzaren 10eko 9/2022 Ebazpenaren bidez onetsi du mankomunitatearen 2022rako lan publikoaren eskaintza, eta ebazpen horren xedapen zatia honako hau da:

1) Bortzirietako Euskara Mankomunitatean 2022rako eskaintza publikoa onartzea, honako lanpostu hau betetze barne, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedaturikoari dagokionez:

–Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Lanaldia: %54,55. Hizkuntza-eskakizuna: C1 ahoz eta idatziz. Sartzeko sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetze aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2) Enplegu publikoaren eskaintza mankomunitate honen egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten.

3) Ebazpen hau Bortzirietako Euskara Mankomunitatean aldi baterako dagoen langileari jakinaraztea, baldin eta lan publikoaren eskaintzaren eraginpeko lanpostuak betetzen baditu.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arantzan, 2022ko maiatzaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2206790