95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Mankomunitateko buruak onetsi du 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

–Zuzendari kudeatzailearen lanpostu bat, lan-kontratudun finkoa, zahar etxeko hitzarmena.

–Gerokultore laguntzailearen 6 lanpostu, lan-kontratudun finkoak, zahar etxeko hitzarmena.

–Gerokultore laguntzailearen lanpostu bat, lan-kontratudun finkoa, lanaldi erdia, zahar etxeko hitzarmena.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

–Gerokultore laguntzailearen lanpostu bat, lan-kontratudun finkoa, zahar etxeko hitzarmena.

Lanpostua oposizio-lehiaketa bidez beteko da.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan dagoen araudia.

Fustiñanan, 2022ko maiatzaren 10ean.–Mankomunitateko burua, María Dolores Arrondo Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L2206921