95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

2022rako lan publikoaren eskaintza

Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluak (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea) baimentzen du aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat, zeinak barnean hartuko baititu 2020ko abenduaren 31 aurreko hiru urteetan, gutxienez, aldi baterako langileek etenik gabe bete dituzten egiturazko lanpostuak, aurrekontu-zuzkidura baldin badute, egon nahiz ez egon lanpostu zerrendetan, plantilletan edo administrazio publikoek giza baliabideak antolatzeko erabiltzen dituzten bestelako sistemen barnean. Era berean, xedatzen du deialdia egin dadin lehiaketa bidez betetzeko, salbuespenez, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik aldi baterako kontratuekin etengabe bete izan diren lanpostuak, baldin eta betetzen badituzte 20/2021 Legearen 2.1 artikuluan ezarririko baldintzak.

Aipatu 20/2021 Legeak ezartzen du, orobat, legean jasotako egonkortze prozesuak bideratzeko lan publikoaren eskaintzak onetsi eta argitaratu beharko direla dagozkien aldizkari ofizialetan 2022ko ekainaren 1a baino lehen, haien deialdiak argitaratu beharko direla 2022ko abenduaren 31 baino lehen, eta prozesuak ebatzi beharko direla 2024ko abenduaren 31 baino lehen.

Udal plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak ikusirik, horietako batzuek betetzen baitituzte 20/2021 Legeak lanpostu horiek egonkortzeko ezartzen dituen baldintzak, eta negoziazio-mahaian sindikatuen ordezkariekin negoziaturik 2022rako lan publikoaren eskaintza, bat etorriz lege horren xedapenekin, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuarenekin, 113/1985 Foru Dekretuarekin eta aplikatu beharreko gainerako arauekin, honako hau ERABAKI DA:

Lehena.–Onestea Eguesibarko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoari jarraikiz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Eskaintzan 55 lanpostu jasotzen dira; hona hemen zehazturik:

1.–Lehiaketa bidez eta lan-araubidean betetzeko lanpostuak:

1.1. Administrari laguntzaileen zazpi lanpostu, plantillan zenbaki hauek dituztenak: 2.4; 2.5; 3.3; 3.5; 4.5; 6.10 eta 6.11.

1.2. Administrari laguntzaile/etxezainen bi lanpostu, plantillan zenbaki hauek dituztenak: 2.6 eta 7.16.

1.3. Garapen eta enpleguko teknikari lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 2.9.

1.4. Arkitekto lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 4.4.

1.5. Kulturako koordinatzaile lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 5.2.

1.6. Ludotekako/liburutegiko laguntzaileen bi lanpostu, plantillan zenbaki hauek dituztenak: 5.3 eta 5.13.

1.6. Eskolazainen lau lanpostu, plantillan zenbaki hauek dituztenak: 5.6; 5.7; 5.9 eta 5.10.

1.7. Euskara-teknikari lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 5.8.

1.8. Berdintasun-teknikari lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 5.12.

1.9. Gizarte-langileen bi lanpostu, plantillan zenbaki hauek dituztenak: 6.4 eta 6.5.

1.10. Gizarte-hezitzaileen hiru lanpostu, plantillan zenbaki hauek dituztenak: 6.6; 6.7 eta 6.8.

1.11. Familia-langileen bost lanpostu, plantillan zenbaki hauek dituztenak: 6.12; 6.13; 6.14; 6.15 eta 6.16.

1.12. Lantegiko monitore lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 6.18.

1.13. Musika-eskolako irakasleen hamaika lanpostu, adierazten diren espezialitateekin eta plantillan zenbaki hauek dituztenak: 7.2 (Gitarra); 7.3 (Musika Hizkuntza); 7.9 (Pianoa); 7.10 (Kantua); 7.11 (Musika Hizkuntza eta Harmonia); 7.12 (Txeloa); 7.13 (Perkusioa); 7.14 (Gitarra); 7.15 (Musika Hizkuntza); 7.17 (Tronboia) eta 7.19 (Tronpeta).

1.14. Zerbitzu anitzetako peoien bi lanpostu, plantillan zenbaki hauek dituztenak: 8.6 eta 8.11.

1.15. Lorezaintzako peoien lau lanpostu, plantillan zenbaki hauek dituztenak: 9.6; 9.7; 9.8 eta 9.9.

2.–Oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubidean betetzeko lanpostuak:

2.1. Administrari laguntzaile lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 2.8.

2.2. Eskolazain lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 5.14.

2.3. Lantegiko monitore lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 6.19.

2.4. Musika-eskolako irakasleen bi lanpostu, adierazten diren espezialitateekin eta plantillan zenbaki hauek dituztenak: 7.1 (Akordeoia) eta 7.18 (Klarinetea).

2.5. Zerbitzu anitzetako peoi lanpostu bat, plantillan zenbaki hauek duena: 8.7.

2.6. Herritarren parte-hartzerako teknikari lanpostu bat, plantillan zenbaki hau duena: 5.11.

Bigarrena.–Zehaztea aurreko lanpostuak beteko direla 2022tik 2024ra bitarteko urteetan.

Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Sarrigurenen, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2206768