95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, osasun kudeaketako teknikarien oposizioaren behin betiko emaitzen eta hura gainditu dutenen zerrendaren aurka.

María Obanos Blanco andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du osasun kudeaketako teknikarien oposizioaren behin betiko emaitzen eta hura gainditu dutenen zerrendaren aurka, zeinak 2022ko martxoaren 8an argitaratu baitziren. Aipatu oposizioaren deialdia, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien zortzi lanpostu oposizio bidez betetzekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 1274/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2206620