95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez (barne igoera) betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 10eko 1014. Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi da deialdi honetan: Tuterako Udalaren zerbitzuko Udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez (barne igoera) betetzeko deialdia. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2022ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 18an.

“Horrenbestez, ebatzi dut:

Lehena.–Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoarekin bat, aipatu deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Baztertuak: inor ere ez.

Onartuak: 660103.

Bigarrena.–Izangai onartuei jakinaraztea ezen, deialdiaren 5.1 oinarrian ezartzen den bezala, lehenengo ariketa, ezagutza teoriko-praktikoen proba, alegia, 2022ko maiatzaren 20an eginen dela, goizeko 9:00etan, Tuterako udaletxeko 4. solairuko aretoan (Plaza Vieja 1, Tutera).

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako data, ordu eta tokian agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Orobat, boligrafo urdina eraman beharko dute.

Hirugarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, behar diren ondorioak izan ditzan. Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai, “Lan publikoaren eskaintza” atalean, dagokion deialdiaren aipuan.

Tuteran, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2206773