95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TEBAS

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da onetsi dela, Tebasko kontzejuburuaren maiatzaren 11ko 16/2022 Ebazpenaren bidez, Tebasko Kontzejuaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehenbizikoa.–Onestea Tebasko Kontzejuaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan):

–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari-ofiziala, 1 zenbakia duena plantilla organikoan. C maila. Lanaldia: %100. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tebasko Kontzejuaren iragarki-taulan eta web-orrian, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuan diharduten Kontzejuko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tebasen, 2022ko maiatzaren 11n.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2206922